Bezeroa ez bazara, deitu

Nola instalatu/konfiguratu Agile TV lehen aldiz

Agile TV zerbitzua
zuntzaren altarekin batera eskatu baduzu, ez kezkatu; zuntz optikoa instalatzen dizun teknikariak dena instalaturik utziko dizu.
 

AGILE TV instalatzeko urratsak

Zuntza kontratatu ondoren MásMóvilen Agile TV zerbitzua eskatu baduzu, urrats hauek egin behar dituzu. Ez kezkatu, oso erraza da:

 
 

Zer dakar TV BOX 4Kren kaxak?


TV BOX
kaxan eduki hau aurkituko duzu:
TV BOX 4K bat, Googlek ziurtatutako Android TV sistema eragilearekin.   
Bluetooth bidezko urrutiko aginte bat, ahots-kontrolarekin.   
HDMI kable bat.   
Ethernet sare-kable bat.   
220 V-eko elikatze-hargune bat.   
1,5 V-eko bi AAA pila.  
 
Deskodetzaile-modelo hauetakoren bat iritsiko zaizu:
 
SKIPPER modeloa
Modelo hau iritsi bazaizu, sakatu hemen
SDMC modeloa
Modelo hau iritsi bazaizu, sakatu hemen
Jade modeloa
Modelo hau iritsi bazaizu, sakatu hemen
 



DESKODETZAILEAREN INSTALAZIOA (SKIPPER)
 


 
1) Audio-sarrera optikoa: TV BOX 4K deskodetzailea, kable optikoaren bidez, adibidez audio-anplifikadore batekin konektatzeko balio du.   
2) LTD antenaren kablea: Antena-kable ardazkidea konektatzeko konexioa, zure eremuan erabilgarri dauden TB-kanalak ikusteko aukera izan dezazun.   
3) HDMI ataka: Zure telebistara irudia eta soinua eramaten dituen konexioa.   
4) Ethernet sare-ataka: Internet konexioa, zure TB zerbitzuaren edukiak eta funtzionalitateak gozatzeko aukera izan dezazun.    
5) Elikatze-ataka: Hor konektatzen da zure TV BOX 4K deskodetzaileari argindarra ematen dion 12 V-eko elikatze-hargunea.   
6) USB ataka: Bertan konekta ditzakezu (hub batekin ere bai) USB konexioa duten gailuak, hala nola sagua, teklatua, joko-palanka, disko gogorrak eta USB memoriak, zure edukiak eskuratzeko edo TV BOX 4K deskodetzailean erabilgarri daudenak maneiatzeko.   
7) MicroSD txartelaren erretena: MicroSD txartel bat sar dezakezu eta txartel barruko edukiak eskuratu.   
 

AGINTEAREN FUNTZIONAMENDUA (SKIPPER)
 

 


DESKODETZAILEAREN INSTALAZIOA (SDMC)
 


 
A) Itzaltzeko eta pizteko botoia  
B) Elikatze-ataka: Hor konektatzen da zure TV BOX 4K deskodetzaileari argindarra ematen dion elikatze-hargunea.   
C) Audio-irteera optikoa: TV BOX 4K deskodetzailea, kable optikoaren bidez, adibidez audio-anplifikadore batekin konektatzeko balio du.  
D) AV ataka: Audio eta bideo analogikoen irteera bat konektatzeko balio du.  
E) HDMI ataka: Zure telebistara irudia eta soinua eramaten dituen konexioa.   
F) Ethernet sare-ataka: Internet konexioa, zure TB zerbitzuaren edukiak eta funtzionalitateak gozatzeko aukera izan dezazun.   
G) LTD antenaren sarrera: Antena-kablearen konexioa, zure eremuan erabilgarri dauden TB-kanalak ikusteko aukera izan dezazun.   
H) MicroSD txartelaren erretena: MicroSD txartel bat sar dezakezu eta txartel barruko edukiak eskuratu.   
I) USB atakak: Bertan konekta ditzakezu (hub batekin ere bai) USB konexioa duten gailuak, hala nola sagua, teklatua, joko-palanka, disko gogorrak eta USB memoriak, zure edukiak eskuratzeko edo TV BOX 4K deskodetzailean erabilgarri daudenak maneiatzeko.   
 

AGINTEAREN FUNTZIONAMENDUA (SDMC)

 


DESKODETZAILEAREN INSTALAZIOA (JADE)
 

G) TDT antenaren sarrera: Antena-kablearen konexioa, zure eremuan erabilgarri dauden TB-kanalak ikusteko aukera izan dezazun.   
B) Ethernet sare-ataka: Internet konexioa, zure TB zerbitzuaren edukiak eta funtzionalitateak gozatzeko aukera izan dezazun.   
C) HDMI ataka: Zure telebistara irudia eta soinua eramaten dituen konexioa.   
D) Elikatze-ataka: Hor konektatzen da zure TV BOX 4K deskodetzaileari argindarra ematen dion elikatze-hargunea.   
 
 
 

AGINTEAREN FUNTZIONAMENDUA (JADE)

KONEKTATU GUREKIN