“Tarifa” leihotik, kontratatua duzun tarifari buruzko informazio guztia izango duzu, baita zure tarifaren iraupen-konpromisoari eta amaiera-datari buruzkoa ere.
Gainera, “Linearen ezarpenak” atalean, zure lineari lotutako zerbitzuak aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu: roaminga, bidaiatu behar baduzu; erantzungailua, etab.
Eta, zuntza kontratatuta baduzu, laster zure bideratzailea ere kontrolatuko duzu, zure wifi-sareak eta konektatutako gailuak kudeatuko dituzu, gonbidatuentzako sarbidea sortuko duzu, etab. (laster)