Prest dugu zure faktura: Hilaren 3tik 10era bitartean, aurreko hileko faktura ikusi ahal izango duzu. SMS baten bidez jakinaraziko dizugu eskuragarri dagoenean, ordaindu aurretik kontsultatu ahal izan dezazun.
Hiru bidetatik kontsultatu ahal izango duzu:
a) MÁSMÓVILen aplikazioaren bidez; hori da zure fakturak kontsultatzeko modurik erosoena eta azkarrena.
b) Edozein nabigatzailetatik zure Yosoymás bezeroaren gunera sartuta, “fakturak” atalean.
c) Zure faktura elektronikoarekin, planeta zaintzen lagunduko duzu, baina eska diezagukezu faktura paperean jasotzea. Kontuan izan paperean eskatuta denbora gehiago beharko duela iristeko eta hilaren 23ra arte, gutxi gorabehera, ez duzula erabilgarri izango.
Zure bankuan kargatzen da kobrantza .
Faktura sortu eta 2-3 egunera jasoko duzu kargua zure banku-kontuan. Gogoan izan: bankuak ordainagiria itzultzen badigu, itzulketaren kudeaketa-gastuek aparteko kostua eragin diezazukete.