Zure telefonoko informazio guztia ezabatu nahi baduzu, motela delako edo segurtasun arrazoiengatik zure telefonoan aplikazio maltzurren bat duzula susmatzen baduzu, komeni da fabrika berrezartzea zure telefonoa erosi zenuenean bezala egongo da hura, guztiz garbia. BEGIA! Kontuan izan fabrika berrezartzeak zure fitxategi guztiak (adibidez, argazkiak, musika...), telefonoan gorde dituzun aplikazio eta kontaktu guztiak ezabatuko dituela. Hori dela eta, hori egin aurretik, gorde nahi dituzun gauzen babeskopia bat egitea gomendatzen dugu.
Nola egiten da?
Android (bertsioaren arabera alda daiteke):
Menua > Ezarpenak > Pribatutasuna > Fabriko datuak berrezarri
Menua > Ezarpenak > Babeskopia eta leheneratu > Fabriko datuak berrezarri
Menua > Ezarpenak > Kudeaketa orokorra > Berrezarri > Fabriko datuak berrezarri
Iphone:
Menua > Ezarpenak > Orokorra > Berrezarri > Ezarpenak berrezarri