Zenbaki zehatz baten sarrerako deiak blokeatu nahi badituzu, zure gailuan egin behar duzu. Ondoren esango dizugu nola:
Kode hau markatuz:
Irteerako dei guztiak blokeatzeko 33 + kode pertsonala# + Dei-tekla. Irteerako dei guztiak desblokeatu nahi badituzu #33* + # kode pertsonala + Dei-tekla
*Kode pertsonal lehenetsia 0000 da
Zure sistema Android bada
Sakatu telefonoaren ikonoa > Sakatu + ikonoa edo 3 puntuena > Joan "Ezarpenak" edo "Konfigurazioa” atalera > Hautatu "Blokeatu telefono-zenbakiak".
Zure sistema iOS bada
Sartu hemen: Ezarpenak > Telefonoak > Blokeatutako kontaktuak
Sarrerako dei guztiak blokeatzea
Zure Bezeroaren Gunetik, hautatu linea, gero “Roaminga” eta “Ezarpenak”, eta aktibatu “Sarrerako deien blokeoa”. Oharra: Blokeo hori aktibatzen baduzu ezin izango duzu deirik jaso ezein zenbakitatik.