Aurrez ordaintzekotik kontratura pasatzea
Aurrez ordaintzekotik kontratura aldatu nahi baduzu, eskaera cambiocontrato@masmovil.com helbidera bidali behar duzu, informazio honekin:
- Indarrean dagoen zure NANaren/AIZaren/PASAPORTEAREN/IFKaren kopia.
- 3 hilabetetik beherako antzinatasuneko banku-ordainagiri baten kopia. Bertan, ordainagiriak helbideratu nahi dituzun kontua agertuko da (titularra beste pertsona bat bada, NANa aurkeztuta baimendu behar du).
- SEPA. (Deskargatzeko, klikatu hemen, SEPA 2. orria da)
Dokumentazioa baloratu ondoren gauzatuko da aldaketa, gehienez 7 lanegunetan. Edo, hala adierazten baduzu, hilaren amaierarako egingo da. * Doako aldaketa bat urte natural bakoitzean; bigarrena eta hurrengoak: 3 € + BEZa (3,63 €).
Kontratutik aurrez ordaintzekora pasatzea
Kontratutik aurrez ordaintzekora aldatu nahi baduzu, ez da beharrezkoa dokumentazioa bidaltzea, guri deituta eska dezakezu. Besterik gabe, adieraz iezaguzu aurrez ordaintzekoetan nahi duzun tarifa. Zure linea erabili ahal izateko karga bat egitea gomendatzen dizugu.
Aurrez ordaintzekotik kontratura aldatzen badut, saldoa galduko dut?
Aurrez ordaintzekoan zenuen saldoa deskontu gisa pasatuko zaizu hurrengo fakturan.